ITZEA
XVII. mendearen bigarren erdialdean eraiki zen etxea. Zurezko teilatu-hegal bikoitza nabarmentzen da, XVI. mendearen bukaerako eta XVII.aren hasierako Nafarroako eta Aragoiko etxe eta jauregietan maiz agertzen diren Errenazimentuko ereduetatik hartua.
Ibaiaren pareko ertzean Jorge Oteizak Pío Barojaren omenez egin zuen hilarria dago.
Etxea ez da bisitatzen ahal.