Hargintza landuko etxea da. Deigarria da, fatxadaren luzera eta aldeak ia neurri berekoak direlako. Beheko solairuan erdiko gune zabal bat dago, antzina morroiak eta neskameak ibiltzeko erabilia. Ukuiluak eta txerritokiak daude aldeetan.
SAN MIGEL ZUBIA
1813an, Beran izan ziren gerren zaurien lekukoa da hondakin historiko hori. Oroitarri bat dago bertan, Daniel Cadouxen, zubiaren defentsan hil zen militarraren omenez, jarria.
FORUEN PLAZA
1841eko abuztuaren 16an, foruak aldatzen zituen legea indarrean hasirik, Nafarroa probintzia bihurtu zen, erresumari abantaila fiskalak aintzat hartu zizkioten arren. Foruak aldatu zirenez, Foru izena jarri zieten Nafarroako herri anitzetako plazei. Fermin Legiaren bustoa dago Foruen plazan. 1787an sortu zen…
ALTZATEKO PLAZA
Altzate leinuko kide batengandik etorri zaio izena esparru publiko horri. Beharbada, jauregi-etxea, gaur egun desagertua, hurbil zegoen plazatik, Zia errekaren ondoan.
LAZAROBAITA
XVII. mendearen bukaerako eta XVIII.aren hasierako ohiko tailuz egin zen fatxadaren egitura. Erakinak bi ate ditu, mutur bakoitzeko bana. Erdialdean, berriz, hutsune zabal bat dago, alboetan bi zutabe toskanar dituena. Beharbada, erdiko ataritik mugitu zituzten zutabeak. Etxe horretan egon omen…
KARNAXENEA
1638ko uztailaren 16an, frantsesek pizturiko su batek kiskali zituen herriko etxe anitz. Etxe hartako habeak gogora ekartzen digu Altzate eta Urtubiko Salbatek (Altzateko jauna) aitzinatu zuen gertakizun latz hura.
ITZEA
Baroja familiaren etxea da, eta izena ematen dio auzoari. 1912an heldu zen familia etxe horretara, eta, harrez geroztik, Carmen, Pio eta Ricardo Barojak, eta Julio Caro Barojak han garatu zuten beren obra multzoaren zati handi bat. XVII. mendearen bigarren erdialdean…
SAN ESTEBAN ELIZA
Hasieran, etxe-dorre gotikoa izan zen, eta, XVI. mendetik aitzina, eliza gisa erabiltzen hasi ziren. 1632an, berritu eta zabaldu egin zuten. Gurutze latinoko oinplanoa eta gurutze-ganga ditu. Jatorrizko eraikinetik ia ez da hondarrik ere gelditu. Erretaula nagusia neoklasikoa da, XIX. mendekoa.…
DONFELIPEBAITA (LARRATXE)
XVIII. mendeko arkitekturaren eredu ona da, eta geroko gehigarriak ditu. Hegoaldera begira dagoen harrizko galeria nabarmentzen da, pisu bakoitzeko bortz arku dituena.
ELTZAURPE-TTIKI ETXEA
Aztarna gotiko batzuek egundaino iraun dute etxe horretan: irudi batzuk landurik dituen fatxadako atea (IHS, eguzkia, ilargia eta hainbat lanabes) eta alboko leiho bat. Etxe mota hori ohikoa zen Beran, 1638an herria erre zuen sua gertatu aitzin.
UDALETXEA
1776an estilo neoklasikoan eraikia, geroago berritu zuten. Harrizko sei arkuk osatzen dute etxeko ataria. 1983an, fatxada zaharberritzen ari zirelarik, hainbat pinturaren aztarnak aurkitu zituzten. Pintura horiexek hartu zituen Julio Caro Barojak egungo marrazkien zirriborroa egiteko. Ignacio Larramendik, artista beratarrak,…