Bestaberri egunean prozesioa egiten da. Txistuz jotzen dute Alkate soinua, Berako airea, festa egun horretarako propio egina. Prozesioaren ibilbidean oihal bat zabaltzen da, eta iratzez estaltzen da gainerako lurra. Abarrez eta lorez apaintzen dira hormak. Txistuak jotzen duen doinuarekin batera…
OLENTZERO
Euskal mitologiako pertsonaia da ikazkin hori. Gabon egunean jaisten da menditik, eta haurrek gabon-kantak kantatzen dituzte. Iluntzean, helduen txanda heltzen da.
URTEZAHAR GAUA
GLIN-GLAN: Urtezahar arratsaldean, auzoz auzo eskean ibiltzen dira haurrak. Leihoetatik fruitu idorrak, gozokiak, fruta, etab, botatzen dizkiete. DIOSTESALVEA: Abenduaren 31n, iluntzean, koplak kantatzen dira, urte zaharrari agur egiteko eta urte berriari ongietorria egiteko.
LURRAREN EGUNA
Lurraren Eguna urriaren laugarren igandean egiten da, Gure Txokoa elkarteak antolaturik. Gauza anitz izaten dira: artisauak, gazta eta sagardo lehiaketak, bertako produktuen erakusketa, musika, dantzak, etab.
SAN ESTEBAN ZAINDARIAREN FESTAK
Abuztuaren 2tik 6ra ospatzen dira San Esteban zaindariaren festak (abuztuaren 3an, Doneztebe). Mota guztietako jarduerak izaten dira: musika, dantzak, herri kirola, donibane zuhaitza eta bertze ikuskizun batzuk. San Esteban egunean, santuaren omenezko meza nagusia ematen da, eta, jarraian, bordon dantza eta makil…
INAUTERIAK
Hauster egunaren aitzineko egunetan ospatzen da inauteria: Ortzegun gizena: goizean, zingar-arrautzen eskean etxez etxe ateratzen dira haurrak. Arratsaldean, Inudeak eta artzaiak dantzan aritzen dira. Larunbata: kauteren konpartsa. Igandea: Inudeak eta artzaiak, konpartsa. Mutikoak neskaz mozorrotzen dira, neskak, berriz, mutikoz. Hauek egiten…